Psikologia
Terapia tradizionalki, arazoetan eta azken hauen ebazpenetan zentratu izan da... Soluzioetan zentratzen denean, terapeutak aldaketei buruz hitz egiten du, ezberdintasunak eta soluzioak eragiten dituen ezberdintasunetaz, zailtasun, ondoeza eta arazoei buruz hitz egin beharrean.
Steve De Shazer (1986)
GUZU-n uste dugu pertsonek bere baitan eta bere gizarte sisteman aldaketak eratzeko baliabideak dituztela.
Beraz, pertsonek aurkezten dizkiguten arazoak interesatzen zaizkigu, pertsonek eraikitzen dituzten mapa mentalak erakusten bait dizkigute. Guretzako garrantzitsua, zailtasunak nola antzematen eta hauei nola aurre egiten dioten eta proposatzen dituzten soluzioak izango da.
Prozesuaren helburuak, "hemendik eta orainetik" etorkizunerako bidean adostuko ditugu, aldaketaren eta soluzioaren indikatzaileak zehazteko. Horretarako, egoera jakin batzuk modu praktikoan konpontzeko laguntza prozesu laburra proposatzen dugu.
Terapia sistemiko laburra, adin txikikoei, nerabeei, helduei eta nagusiei zuzendurik dago. Eskaerak ohikoenak:
- Antsietatea
- Depresioa
- Obsesio eta konpultsioa
- Dolua
- Elikadura arazoak
- Drogekin arazoak (Alkohola, Tabakoa, beste drogak)
- Joko arazoak
- Bizipen traumatikoak gainditzea (Abusua, tratu txarrak, istripuka...)
- Biolentzia forma ezberdinak
- Fobia
Sexologia
“Sex” hitzak hainbat adiera ditu bere baitan; batzuetan, “zer garen” (gizonak-emakumeak) aipatzen du; beste batzuetan, berriz, “zer daukagun” (genitalak), eta gehienetan, “zer egiten dugun” (sexu harremanak). GUZU-n Sexologia Sexuak ikertzen dituen zientzia gisa ulertzen dugu, alegia, emakumeak eta gizonak ikertzen dituen zientzia.
Gizonok eta emakumeok izaki sexudunak gara, beraz, gure bizitzetan maskulinoan edo femeninoan egituratzen gara. Norberak eraikuntza sexudun hori modu partikularren bizi eta sentitzen du, eta horren arabera adierazten gara. Hala, bestearengana gerturatzen gara. Egituratzen den beste horrek bere erara sentitzen du, eta bizi eta adierazten da.
Terapia sexologikoaren bitartez, pertsonei laguntzen diegu modu partikularrean ezagutu, onartu eta adieraz daitezen, horrela bestearekin harremanak izateko modurik onuragarriena bilatzeko. Guretzat biografiak dira garrantzitsuak, norbera eraikitzeko, bizitzeko eta sentitzeko, sozializatzeko eta harremanak izateko moduak. Horietako batzuk, hurrengo hauekin lotuta egon daitezke:
- Sexu identitatea.
- Desioaren sexu orientazioa.
- Sexu sozializazioa.
Era berean, ibilbide horretan zailtasun sexu-erotikoak izan daitezke, Sexu terapia baten bidez soluzionatu daitezkeenak:
- Erekzioaren disfuntzioa.
- Isurketa arazoak (Isurketa goiztiarra, isurketa eza, isurketa atzeratua...).
- Desioan orekarik ez izatea.
- Anorgasmia.
- Baginismoa.
- Sexuarekin kontent ez egotea.
Bestalde, bikote harremana bera landu, zaindu eta mima daitekeen zerbaitetan bihurtzen da edo bihur daiteke. Bikote terapia baten bidez, besteak beste hurrengo arazoei soluzioak bila daitezke:
- Bikote gatazkak.
- Bikote krisialdiak.
- Aberaste erotikoa.
- desleialtasun arazoak.
- Bizikidetza arazoak.
- Komunikazioa.