Wednesday, 05 June 2013 18:51

Sexologia

Written by 
Rate this item
(0 votes)

 

“Sex” hitzak hainbat adiera ditu bere baitan; batzuetan, “zer garen” (gizonak-emakumeak) aipatzen du; beste batzuetan, berriz, “zer daukagun” (genitalak), eta gehienetan, “zer egiten dugun” (sexu harremanak). GUZU-n Sexologia Sexuak ikertzen dituen zientzia gisa ulertzen dugu, alegia, emakumeak eta gizonak ikertzen dituen zientzia.

Gizonok eta emakumeok izaki sexudunak gara, beraz, gure bizitzetan maskulinoan edo femeninoan egituratzen gara. Norberak eraikuntza sexudun hori modu partikularren bizi eta sentitzen du, eta horren arabera adierazten gara. Hala, bestearengana gerturatzen gara. Egituratzen den beste horrek bere erara sentitzen du, eta bizi eta adierazten da.

Terapia sexologikoaren bitartez, pertsonei laguntzen diegu modu partikularrean ezagutu, onartu eta adieraz daitezen, horrela bestearekin harremanak izateko modurik onuragarriena bilatzeko. Guretzat biografiak dira garrantzitsuak, norbera eraikitzeko, bizitzeko eta sentitzeko, sozializatzeko eta harremanak izateko moduak. Horietako batzuk, hurrengo hauekin lotuta egon daitezke:

  • Sexu identitatea.
  • Desioaren sexu orientazioa.
  • Sexu sozializazioa.

Era berean, ibilbide horretan zailtasun sexu-erotikoak izan daitezke, Sexu terapia baten bidez soluzionatu daitezkeenak:

  • Erekzioaren disfuntzioa.
  • Isurketa arazoak (Isurketa goiztiarra, isurketa eza, isurketa atzeratua...).
  • Desioan orekarik ez izatea.
  • Anorgasmia.
  • Baginismoa.
  • Sexuarekin kontent ez egotea.

Bestalde, bikote harremana bera landu, zaindu eta mima daitekeen zerbaitetan bihurtzen da edo bihur daiteke. Bikote terapia baten bidez, besteak beste hurrengo arazoei soluzioak bila daitezke:

  • Bikote gatazkak.
  • Bikote krisialdiak.
  • Aberaste erotikoa.
  • desleialtasun arazoak.
  • Bizikidetza arazoak.
  • Komunikazioa.
Read 1405 times Last modified on Sunday, 07 May 2017 20:16

Related items

More in this category: « Terapia Psikologia »