Wednesday, 05 June 2013 17:07

Sexu Heziketa

 

Programa honen heziketa helburua, gizakia bere osotasunean garatzea da; jakintza, jarrera eta jokabide arloak integratzen dituena. Etengabe aldatzen den mundu honetan, gizabanako moduan eta gizarteratze prozesuan, kulturartekotasuna eta aniztasuna ulertzeko, barneratzeko eta errespetatzeko gaitasun kritiko eta autonomoak bultzatuz.

Hiritar kontzientzian gizon eta emakumeen arteko harreman intimo eta sozial onuragarriak garatzeko, norbanakoaren sexu eta sexualitatea ezagutzeko, onartzeko eta bakoitzaren arabera bizitzeko aukerak eskaintzea ezinbestekoa da. Sexudunak gara (egitura femenino eta maskulinoak), norbanakoak bere sexualitatea bizi du eta honen arabera, harremanak izateko moduak eraikitzen ditu.

Programa honen helburu orokorra, Sexologiaren abiapuntutik, gizon eta emakume izateko, bizitzeko eta harremanak izateko modu anitzen kultura eredua eraikitzea da. Honela, ikastetxeetatik jasotzen ditugun eskaerei erantzun egokia eskaintzea da gure asmoa, hezkuntza proiektu, kurrikulum proiektu eta tutoretza ekintza planen osagarri bezala. Jakina, hezkuntza zentroetan parte hartzen duten talde guztiak kontutan hartzen ditugu, besteak beste, irakasleak, senitartekoak eta ikasleak.

Published in Hezkuntza
web diseinua ConTrabajo y Creatividad Zu hemen zaude: Home Hezkuntza Sexu Heziketa Displaying items by tag: Sexu heziketa