Friday, 07 June 2013 11:36

Formakuntza

Written by 
Rate this item
(0 votes)

 

GUZU-ren formakuntza atala erabiltzaile sektore zabal bati zuzendua dago, hezkuntza formaleko eta ez formaleko profesional, osasuneko eta gizarte zerbitzuetako langile, eta aisialdiko profesionaletatik hasita, erabiltzaileetara eta prestakuntzako gai ezberdinetan interesatuta dauden talde zehatzei (gazteak, helduak eta nagusiak).

GUZU-k prestakuntzako produktu asko eskaintzen ditu. Horietatik asko Sexologiarekin lotuta daude, baina baita ingurumen-hezkuntzarekin, elikadurarekin, emozioekin... Horretaz gainera, uste dugu garrantzitsua dela prestakuntza eskaera eta erabiltzaile motari egokitzea. Beraz, aurretiko informazio bilketa gure esku hartzearen zati bat da.

GUZU-ren hezitzaile lantaldeak eskarmentu handia dauka eskaerak biltzen, eta egitasmoak taxutzen, planifikatzen eta garatzen. Formatuak askotarikoak dira: hitzaldiak, hezkuntza trinkoko prozesuak, talde iraunkorrak, eta abar.

Horra proposamen batzuk:

  • Haurren sexualitateaz hitz egiten: Ulertu, laguntzeko.
  • Sexualitatea eta aniztasun funtzionala.
  • Gako sexologikoak hezkuntza esku hartzeetan.
  • Nagusiak eta Sexualitatea.
  • Bizitzaren azkenean akonpainamendua.
  • Persona nagusiei laguntza psikosoziala.
  • Autoestima tailerra.
  • Hezkuntza kontextuan, soluzioetan oinarritutako esku hartzeak.
Read 1623 times Last modified on Sunday, 07 May 2017 20:07