Monday, 30 September 2013 15:37

Sexologia Orientazio zerbitzuak

Leihosex, Sopesex eta Zex martxan!!!

Leioako, Sopelanako eta Zornotzako Sexologia Orientazio Zerbitzuek berriro ere ateak zabaldu dituzte. Orientazioaren bitartez, pertsonei laguntzen diegu modu partikularrean ezagutu, onartu eta adieraz daitezen, horrela bestearekin harremanak izateko modurik onuragarriena bilatzeko.  

Horietako batzuk sexu identitatearekin, sexu desioaren orientazio edota sexu sozializazioarekin lotuta egon daitezke. Era berean, ibilbide horretan zailtasun sexu-erotikoak izan daitezke (isurketa goiztiarra, erekzioaren disfuntzioa, desioan orekarik ez izatea, anorgasmia, baginismoa, sexuarekin kontent ez egotea...).

Bestalde, bikote harremana bera landu, zaindu eta mima daitekeen zerbaitetan bihurtzen da edo bihur daiteke (bikotean sorturiko gatazkak ebazteko orientazioa, laguntza krisi uneetan, aberaste erotikoa, bizikidetza hobetzeko bitartekoak...).

Laguntza eskuratzeko bide ezberdinak daude: Zuzeneko atentzioa, telefono bidez eta online (mezu elektronikoa, chat eta bideokonferentziak). Hemen kontaktuan jartzeko informazioa:
 

Published in Blog
web design ConTrabajo y Creatividad You are here: Home Blog Displaying items by tag: Sexologia orientazioa